Santiago Freire

Moaña, 1972.

Haren hirugarren urtebetetze egunean eskola izeneko leku batera eraman zuten, zorroan Palauren koadernoa zeramala. Irakurtzen ikastea kostatu zitzaion. Ez du hori oroitu nahi. Baina gogoan du, telebistako pailazoetan agertzen zen Fofóren jarraitzaile leiala zela. Orduak eta orduak ematen zituen sudurra pantailara itsatsita, ama larritu egin zen arte, kopetarekin atearen kontra kolpe bat hartu zuen egunean. Miopiaduna zen. Behin betaurrekoak jarrita, Fofó Mark Twainen ordez aldatu behar izan zuen. Handik aurrera, bere bizitza Huckleberry Finnena bezain irudimentsua, dibertigarria eta burugabea izango zela erabaki zuen. Baina, nola ez, porrot egin zuen. Nola izango zen bada bihurria, sudur puntatik zintzilik lupa handitzaile nabarmenak eramanda! Komikiak irakurri zituen, superheroi baten batekin bere burua identifikatzeko. Bai, Supermanek betaurrekoak zeramatzan, baina kendu egiten zituen Lurra estralurtar inbaditzaileengandik babesteko. Ez zion balio. Bera, betaurrekoak kendu orduko, itsu-itsuan ibiltzen zen. Orduan, “Rompetechos” ezagutu zuen, eta hura bezalakoa izango zela erabaki zuen: bere gogoetan bildutako ibilera edukiko zuen, berarekin ezerk zerikusirik edukiko ez balu bezala, eta bizitza etengabeko arriskua izango zen, bere kontura barre egiteko. Ondo, oso ondo moldatzen da.


Egile honen obra batzuk:


Ostiral






Saskia hutsik dago


Jarrai gaitzazu Facebooken
Jarrai gaitzazu Twitterren

Copyright © 2012 - Eskubide guztiak erreserbatuta
Lege-oharra